The Quiet American ****
Phillip Noyce australiarrak Graham Green idazlearen The Quiet American eleberri apartaren zinema egokitzapen berria dakarkigu. Vietnam, 50eko hamarkada. Gerrillari vietnamdarrek gero eta eraso bortitzagoak egiten dituzte kolonialista frantziarren aurka. Testuinguru gordin horretan, elkarrekin egingo dute topo Fowler kazetari opiozale britaniarrak eta Pyle CIAko agente misteriotsuak. Handik gutxira, adiskide min egingo dira. Phuong ederrarekin maiteminduko dira biak, ostera. Graham Greenen eleberriaren salaketa politikoari lehentasuna eman arren, ez dio dramaren izaera erromantikoari muzin egiten Phillip Noycek. Ez du Joseph L. Mankiewicz-ek 1958an egin zuen pelikularen maila, beharbada. Nolanahi ere, oso film erakargarria da