The promised land
Dennis Brown izar handia izan zen. Ez zen luxuz inguratuta bizi, ez zen nazioartean ezaguna, eta ez zen komunikabide guztietan ateratzen, baina izar handia izan zen. Berak konposatutako eta abestutako kantuek arima eta sentiberatasun berezia zuten eta dizdira, lehen entzunalditik erakartzen zaituen gozotasun hori. Musika industria eta drogen erabilpen kaskarra dizdira hori itzaltzen saiatu ziren, baina ezin. 1977tik 79ra bitartean Dennis Brown-ek sortutako reggae suteak berreskuratu ditu Blood & Fire zigiluak eta egungo negu musikalari gozotasuna ekarri diote. Erregerik behar ez duen mundu honetan, printzea izan zen Dennis Brown.