The Prestige (El truco final, el prestigio/ Le prestige) ***

XIX. mende bukaerako Londresen girotutako film honek Robert Angier eta Alfred Borden magoen arteko lehia ilunaren nondik norakoak ditu oinarri. Ezbehar lazgarri batek bi magoen adiskidetasuna apurtuko du, eta une horretatik aurrera etsai amorratu bihurtuko dira. Hala, magiaren lilurak baino, mendekuak gidatuko ditu bi magoen bizitzak. Memento tranpatian ez bezala, karta guztiak mahai gainean jartzen ditu Christopher Nolanek filmaren hasieratik bertatik eta bukaerako trukua erraz aurreikus daiteke. Dena dela, suspensearen mekanismoak behar bezain fin funtzionatzen ez badu ere, pelikula entretenigarria oparitu digu Nolanek, egiazki. Drama eta intriga egokiro nahasten dituen denbora-pasa arina da.