The Poseidon Adventure (Poseidon) **

Ronald Neame eta Irwin Allen zinemagileek 70eko hamarkadaren hasieran errodatutako klasikoaren remake kaskarra dakarkigu The Perfect Storm txukunaren egileak. Olatu erraldoi batek Poseidon luxuzko transatlantikoa bete-betean jo eta irauli du. Ondorioz, ehunka lagun ontziaren dantzalekuan harrapatuta daude. Kapitainak bertan erreskate-taldeen zain geratzeko esan dien arren, bidaiari talde bat irteera bilatzen hasiko da. Filma aspergarria da eta gidoia elkarrizketa hutsal eta egoera errepikakorrez josita dago. Horrez gainera, pertsonaiak ere lau-lauak dira. Petersenek, esku artean duen zaramaz jabetuta, efektu bereziak darabiltza filma ikusgarri egiteko. Ahalegin hori ez da aski pelikula duintzeko, ordea.