The Night Flight Orchestra

Soilwork taldeko abeslariak –Björn– eta Arch Enemy-ko baxu joleak –Sharlee D'Angelo– sortutako banda berria da, eta aurreneko diskoa prest izango dute ekainaren 18rako. Classic Rock du izenburu, eta Coroner Recordsen eskutik dator. Tartean dira, baita ere, David Andersson gitarra jolea, Richard Larsson teklista eta Jonas Källsbäck bateria jolea.