The Mummy Returns (El regreso de la momia / Le retour de la momie) **
B serieko beldurrezko film klasikoen xarma, abentura, ironia eta efektu berezi ikusgarriak uztartuz, The Mummy atseginaren bigarren atala atondu zuen Stephen Sommers zinema artisauak. Rick eta Evelyn ezkonduta daude eta seme bat dute. Imhotep eta haren maitalea, baina, bizitzara itzuli dira eta gure heroien aurka mendekua hartu nahi dute. Eskorpioi Erregea ere esnatuko da eta eskeletoen armada Londresera eramanen du bere besokoa berreskuratzeko. Ez da The Mummy bezain entretenigarria, baina une atsegin bat pasatzeko aproposa denik ezin ukatu.