The Magdalene Sisters (Las hermanas de la Magdalena) ***

Peter Mullan aktore eskoziarrak zuzenduriko drama mikatz honek Veneziako Zinemaldiko Urrezko Lehoia bereganatu zuen. 60ko hamarkadako Irlandan dago girotua, eta bertako komentu jakin batzuetako lekaimeek babes bila joaten zitzaizkien neska "bekatari" gajoei ematen zieten tratu ankerra indar handiz salatzen du. Mullanen salaketa, baina, komentuen murruetatik haratago doa. Elizaren jarrera ez ezik, Irlandako Estatu katolikoaren konplizitatea ere gogor kritikatzen baitu. Drama lazgarria da, benetan. Film ausart eta ezinbestekoa.