The lovely bones
Zeelanda Berriko zuzendaria ez da arrakastaren aparretan galtzen. Hobbitak eta King Kong utzita, Heavenly Creatures (1994) sotilaren ildotik, drama intimistara bueltatu zaigu. Susie Salmonek, eraila izan ostean, aukeraketa egin beharko du: mendeku gosea ase ala familiaren samina desagerrarazten lagundu. Oscar sarietan ezustekoa eman dezake.