The Lord of the Rings: The Fellowship of the Ring ****

J. R. R. Tolkien idazlearen The Lord of the Rings maisulana oinarri hartuta, izenburu bereko trilogia ederra filmatu zuen Peter Jackson zinemagile irudimentsuak mende hasieran. The Fellowship of the Ring filma da, hain justu, trilogia horren lehen atala. Frodo hobbit gaztea eta haren lagunak Rivendel lurralde miragarrira abiatu dira. Haiekin, eraztun misteriotsu bat daramate. Misioa arriskutsua da oso. Sauron ankerraren aginduetara dauden zazpi zaldun beltz eraztunaren bila baitabiltza. Eraztunak sekretu lazgarri bat ezkutatzen du. Heavenly Creatures harribitxiaren egileari ospea eman zion trilogia ikusgarriaren lehen partea da. Aparta, benetan.