The Life Aquatic with Steve Zissou ***
Ospe handiko ozeanografoa da Steve Zissou. Horrek, ordea, ez du asebetetzen. Historian lekutxo bat lortu nahi baitu gizonak. Beraz, Zissou zakur zaharrak eta haren talde bitxiak ur azpiko abentura berri bati ekingo diote. Arrisku handiko espedizioa, benetan. Pirata maltzur batzuei ez ezik, marrazo-jaguar ikaragarri bati eta eskifaiaren haserreari ere egin beharko die aurre Zissouk. Horrezaz gain, bihotzaren zauriak ere orbaindu beharko ditu. The Royal Tenenbaums egilearen komedia irudimentsua da.