The Legend Of Zelda: Skyward Sword (Wii)
Hegazti erraldoi batekin batera hegan egingo dugu hodeietan barrena beheko kontinenteraino, lurreko abentura handiak eta zeruan zeharreko bidaia zirraragarriak uztartuz. Marrazki bizidun itxurako irudi ederrak dakartza, eta soinu banda are ederragoa sagaren 25 urteak omentzeko. Berau biltzen duen CDaz gain, Wii Motion Plus teknologia darabilen agintea ere badakar, diseinu bereziarekin. Urteurrenak hala eskatzen zuen, eta merezi du.