The legend of Zelda Phantom Hourglass (Nintendo DS)
Hemen da berriro Link abenturazalea, inoiz bere inguruan sortu den jokorik onenean. Japonian hemen baino lehenago plazaratu zuten jokoa, eta kritika bikainak izan zituen. Kontrol sistema berezia da, jokalariak ukitzeko pantaila erabili behar duelako. Nintendo DS-rako merkaturatutako lehen Zelda honek ondo eusten dio Miyamoto sortzaileak sorta osoari emandako magiari.