The Last Exorcism
Exorzismoa praktikatzen duen abadeak dokumentalista talde batek bere lana graba dezan utziko du. Hostel (2006) arrakastatsuaren zuzendari Eli Roth-en ekoizpen hau dokumental faltsua da, baina eragiten duen beldurra bene-benetakoa omen da. Adituen esanetan, The Exorcist (1973) klasikoaren eta Coverfield (2008) berritzailearen arteko nahasketa da. Deabruak hartutako neskatxa ez da falta behintzat!