The Judge

Hank Palmer hirian bizi den abokatu arrakastatsua da. Amaren heriotzaren berri izaten duenean jaioterrira bueltatuko da, eta han, harremana guztiz apurtuta duen aitarekin batu beharko da. Herriko epaile eredugarria izan da beti aita, baina hilketa kasu batean susmagarri jo dute, eta hala, semeak kasua ikertzea erabakiko du. Downey Jr. eta Duvallek eskainitako aurrez aurrekoa arrazoi nahikoa da filma ikustera joateko.