The Immigrant
1921, New York. Herrialdera iritsi berritan, Brunok eskainitako aterpea onartuko du Ewa gazte poloniarrak. Eta konturatu orduko, prostituzioaren munduan ikusiko du bere burua. We Own the Night (2007) eta Two Lovers (2008) izugarrien ostean, merezitako publiko orokorraren onespena jasoko du Grayk film honekin. Zuzendariaren aktore fetitxe Phoenixez gain, Marion Cotillard beste behin ere gorenean ikusteko aukera.