The Imitation Game

Informatika modernoaren aitatzat hartua den Alan Turing matematikari britainiarrari buruzko filma. Bigarren Mundu Gerran, naziek Enigma makinarekin bidaltzen zituzten mezu sekretuak deszifratzeko makina sortu zuen Turingek. Heroi gisa hartua izatetik urrun, baina, homosexual izateagatik kondenatua izan zen. Pantaila handian Cumberbatchek egin duen lanik onena, agian; eta ziur Oscar sarietarako izendapena emango diona.