The ides of March

Alderdi Demokrataren hauteskunde primarioetara aurkeztu den hautagai baten komunikazio zuzendari lanetan hasiko da Stephen gaztea. Kanpainan zehar konturatuko da politikariak boterea lortzearren edozer egiteko gai direla. Clooneyk beste behin erakusten du interprete bezain zuzendari ona dela. Agian, aktore eleganteenaren lekukoa gazteago bati uzteko ordua iritsi zaio eta badirudi horretarako aukeratua Ryan Gosling dela.