The House at the Sea

Instagrameko filtro vintage baten irudian bazina legez, cupcake-ak jaten dituzun bitartean leihotik zeruertzera begira egotea eta ahoko ertzetatik mingainarekin leunki pastelaren geruza krematsua kentzea bezalakoa da Amor de Días taldearen The House of the Sea diskoak dakarren pop, bossa eta folk nahasketa. Atsegina den musika estetikoa. Hamabi kantako puzzle sonoro leun eta goxoa, erabat mimatua eta konpainia egingo dizuna arreta beste zerbaitetan jarrita duzunean; ez dute protagonista izateko garrik, ez potentzial aldetik, ezta bigarren planoan disdiratzeagatik ere, baina gozagarria da.