The Hobbit: An unexpected journey

The Lord of the Rings trilogian Frodo Bolsonen abenturak ezagutu ostean, denboran atzera egin eta haren osaba Bilbok eraztun preziatua nondik atera zuen ezagutzeko ordua heldu da. Eta noski, Gollumen jatorriaz jakiteko ere bai. Bi film behar zutenak hiru izango dira, eta Guillermo del Torok zuzendu beharrean, azkenean Jacksonek berak hartu du erantzukizuna. Hala ere, lehen atal honetan behintzat, mexikarraren eskua antzemango da gidoian.