The green hornet

Kurumino berdea 40ko hamarkadan AEBetako irrati-uhinetako heroirik ezagunena izan zen. 60ko hamarkadan telebistara jauzi egin zuen eta orain pantaila handian dugu ikusgai. Prentsa munduko gizon handikia den aita hil diotenean, Britt Reidek maskara berdea jantzi eta hiriko gaizkileei aurre egitea erabaki du, borroka-arteetan aditua den Kato bidaide duela. Indie komediaren errege Seth Rogen super heroi bihurtuta.