The great rocksteady swindle ***
Ska erritmo jamaikarrek 60ko hamarkadan izan zuten urrezko aroa, baina beren itzala gaur arte luzatu da. 80ko hamarkadan, Two Tone garaian, estilo alai eta dantzagarri honek berpizkundea bizi izan zuen (Ingalaterran bereziki) eta 90eko hamarkadatik aurrera etengabe loratu dira banda berriak (Europa eta AEBetan nagusiki). Slackers taldea New Yorken sortu zen garai hartan eta, lehen diskotik azkenera, jamaikar arimarekin batera rocka, soula, jazza eta beste hainbat estilo uztartu dituzte. Erritmo indartsu eta biziak, estiloen arteko zubiak eraikiz eta zuzeneko zoro eta alaiekin.