The Four Feathers **
A.E.W. Mason idazlearen eleberri ederrak zeluloidezko bertsio anitz izan ditu. Zoltan Kordak 1939an errodatutakoa da onena, zalantzarik gabe. Sudan, 1898. Harry Faversham ofizial britaniar gazteak armada utzi du errebeldeen aurkako gerra hasi aurretik. Hiru adiskide onenek eta neska-lagunak koldarkeriaren sinbolo diren lau luma bidali dizkiote. Adiskiderik minenaren bizia arriskuan dela jakin bezain pronto, gerra frontera joko du Harryk, baina. Drama, epikotasuna eta erromantizismoa uztartuz, The Four Feathers eleberriaren egokitzapen erdipurdikoa egin zuen Elizabeth apartaren egileak.