The Departed (Infiltrados/Les Infiltres) ****

Martin Scorsese zinemagileak film eta zuzendari onenaren Oscar sariak bereganatu zituen thriller beltz eta irudimentsu honekin. Paradoxikoa bada ere, Taxi Driver, Raging Bull eta Goodfellas maisulanen egileak Infernal Affairs film txinatarraren remake apartari esker lortu du Hollywodeko Akademiak urte luzez ukatu izan diona. Massachussets hirian girotua dago istorioa. Mafia irlandarraren buru Frank Costellok bere kide bat –Colin Sullivan– polizia departamenduan infiltratu du. Poliziak, ordea, gauza berbera egin du. Pixkanaka-pixkanaka, bi satorren arteko jolas arriskutsua filmaren ardatz bihurtuko da. Suspensea, akzioa eta sentimenduak ezin hobeto uztartzen ditu Scorsesek aspaldi errodatutako film onenean. Ikatza bezain iluna da.