The Day is my Enemy

Ingelesak bueltan dira, azken estudioko lana atera zutenetik sei urte igaro ostean. Ekidinezina da musika elektronikoaren zerua ukitzera eraman zituen The Fat of the Land (1997) maisulanarekin alderatzea gerora etorri diren disko guztiak. Izan ere, elektronikazaleak eta ez zirenak ere dantzan jarri zituen diskoaren itzala handiegia da ia hogei urte eta gero bat-batean ahaztua izateko. Betiko agresibitateaz beteriko erritmo eta doinuetan oinarritzen jarraitzen dute britainiarrek. Elektronikaren barruan punkiak izaten jarraitzen dute, baina garai batean izan zuten berrikuntzarako eta entzulea kateatzeko ahalmena galdu dutela ere esan daiteke.