The Dark Matter

Extintion taldea berria den arren, berau osatzen duten hiru musikariak ez dira hasiberriak, Legen Beltza eta Clockwork bezalako metal talde esanguratsuetatik datoz eta. Euskal Dimebag Darrell (Pantera) izango balitz bezala, Ekaitz Garmendia abeslari eta gitarristak darama lidergoa, riff eta solo ederrak eginez. Gainontzeko taldekideak ez dira atzean geratzen, talde konpaktu eta dinamikoa osatuz. Originaltasun handirik izan ez arren, produkzio aldetik zaindua da The Dark Matter. Lehen disko honekin euskal metal talde garrantzitsua bihurtzeko bidean direla esatea ez litzateke zentzugabea.