The Da Vinci Code (El codigo Da Vinci / Da Vinci code) **

Azken urteotako best seller arrakastatsuenean oinarriturik dago The Da Vinci Code filma, eta nobelak bezalaxe, akzioa eta historiaren misterioak uztartzen ditu. Louvre museoko kontserbatzailea hilik aurkitu dute. Eraila izan aurretik, ordea, hilketaren lekuan hainbat pista utzi ditu gizonak. Haren iloba kriptologoa eta Robert Langdon sinbologia aditu estatubatuarra misterioa argitzen ahaleginduko dira. Antza, kristautasunaren oinarriak iraul ditzakeen sekretu bat ezkutatzen da hilketa horren atzean. Ikerketak arrisku bizian jarriko du bikotea. Opus Dei sektak bereak eta bi egingo baititu sekretua zabal ez dadin. Kimikarik ez dago Tom Hanks eta Audrey Tatouren artean. Thriller ustel eta aspergarria da oso.