The burning plain
Guillermo Arriaga gidoilariak eta Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendariak azken urteotako dibortziorik sonatuena izan zuten. Elkarrekin hiru pelikula bikain egin ostean Amores perros, 21 gramos eta Babel- bakoitzak bere bideari ekitea erabaki zuen. Haustura nahikoa traumatikoa izan omen zen. Amodioak amodio, Arriaga kameraren bestaldean jarri da, baina bere estiloa mantenduz, hau ere elkar gurutzatzen diren istorioez osatutako pelikula baita. Ea zuzendari lanetan nola moldatzen den...