The Black Dahlia (La Dalia Negra / Le Dahlia Noir) ***
James Ellroy idazle entzutetsuaren eleberri beltz ezagun baten zinema egokitzapena dakarkigu Brian De Palma laidoztatuak. Los Angeles, 1947. Lee Blanchart eta Bucky Bleichert detektibe gazteak Elizabeth Short Dalia Beltza aktorearen hilketa lazgarria ikertzen ari dira. Leek ikerketarekin itsututa dirudi. Bucky, adiskide minaren neska-lagunaren erakarmena saihestu asmoz, kasuarekin zerikusia duen neska misteriotsu batekin irteten hasi da. Hala, apurka-apurka, hilketaren itzalean ezkutatzen diren sekretu ilunak biluziko ditu. De Palmak ez du James Ellroyren nobelaren esentzia filmean behar bezala jasotzen eta istorioaren meandroetan galtzen da sarri. Pelikula hotzegia da, baina inperfekzioaren lilura du.