The beginning of the end / The end of the beginning
Nahrayanek ilunabarra ekarri du Elxeko kaleetara. Duela hamar bat urte sorturakoak dira lan honetako abesti gehientsuenak. Ordurako post-metalerako zaletasuna pizten hasia zen inguruotan, eta baliabide eskasen laguntzaz, hala nola argitaratuak izan ziren abestiak. Orain, ordea, etenaldi luze baten ondoren, kanta landuagoak birgrabatu dituzte eta berri batzuk sartu ere bai. Demons withouth face eta When sun sets down bezalako abestiekin, infernuko ahotsak lagundurik bezala, gure barruko ikara eta izua azaleratzeko gai izan dira.