The Avengers

Thorren anaiorde Lokik Lur planetaren segurtasuna kolokan jartzen duenean, Shield agentziako zuzendari Nick Furyk mehatxuari aurre egiteko taldea osatuko du. Ironman, Hulk, Thor, Captain America... Marvel komiki etxeak superheroi bakoitza aurkezteko film bat edo gehiago baliatu ostean, heldu da guztiak bakarrean batzeko tenorea. Akzioa, umorea eta efektu bereziak. Krispetekin ikustekoa.