The artist
1927ko Hollywooden, George Valentin zine mutuko izarra da. Soinua heltzean, baina, alde batera utziko dute. Peppy Miller gazteari, aldiz, bizitzako aukera aurkeztuko zaio. Zuri-beltzean, soinurik gabe, 20ko hamarkadako filma da goitik behera, baina aurten egina. Ezin entretenigarriagoa, ezin dibertigarriagoa. Urteko filmetako bat zalantzarik gabe, urteko filma ez baldin bada.