The Ape of God

Polemika ekarri du berekin disko honen argitalpenak. Diskoa debalde saretik jaitsi nahi zutenei ziria sartzeko asmoz, lehen lan bat filtratu zuten. Laster hasi ziren sasi-lan horri buruzko iruzkin baikorrak agertzen, kalitate handiko lana goraipatuz. Sorpresa, ordea, ondoren etorri zen: Plazaratutako bi disko berrietik hartutako kanta batzuen nahastea baino ez zen. Orain, benetako bi diskoak batera plazaratutakoan, zur eta lur utziko gaituen lanarekin aurkituko gara. Aaron Turnerren (ISIS) hamaikagarren emaitzak bere onetik irtendako musikariak irudikatzen dizkigu, instrumentuak gogor astinduz soinu eta erritmo irmoak sortuta.