The Amazing Spider-Man 2

Sam Raimik 2002an hasitako trilogiari duela bi urte hartu zion erreleboa Marc Webben The Amazing Spider-Man eraberrituak. Peter Parkerren barne gatazketan zentratuta, Gwen Stacyrekin duen harremana erdigune jarrita, gazteak protagonistarekin identifikatzea lortu zuen filmak. Bigarren atal honetan, aspaldiko lagun Harry Osbornekin topo egingo du Peterrek, eta Elektrori aurre egin beharko dio Spidermanek.