"Tetris" jokoa gainditu du 13 urteko gazte batek

1984an kaleratu zen joko hau amaitu du 13 urteko estatubatuar batek. Garaipen hau lortu duen munduko lehen pertsona izan liteke.

Bideojoko ezagun honen zaleen ustez ezinezkoa zen Tetris jokoa, bere bertsio klasikoan, gainditzea. Willis Gibson-ek ordea aurkakoa frogatu du.

Oklahomakoa da eta Blue Scuti ezizenarekin streaming-a egiten du. Streaming horietako batean jokoa kolapsatu zuen. Bideoan ikusi liteke Gibson-ek 157. maila eskuratzen duela eta 999999ko puntuazioa duela.

Jokoa kaleratu eta ia 40 urtera gertatu da aurrekaririk gabeko balentria. Orain arte, onartua zegoen pentsatzea Tetris klasikoa ezin zela amaitu, ez behintzat gizaki batek. Orain arte adimen artifizialeko tresna batek soilik gainditu du.

13 urteko gazte honek kontzentrazio asko eta 38 minutu behar izan zituen Tetris jokoa amaitzeko. Bideoan ikusi liteke estatubatuarrak gaitasun handia duela erortzen diren forma ezberdinetako blokeak kokatzeko.

Tetris bideojokoa 1984an sortu zuen Aleksei Pajitnov-ek eta historiako jokorik famatuenetako bat da.