Testikuluetako injekzioa: Behin betiko antisorgailua?

Indian garatzen ari dira antisorgailu hau. Zientzialariek esan dutenez 13 urtetako eraginkortasuna du eta sei hilabete barru merkaturatu daiteke.

Antisorgailuez hitz egitean ezinbestean kondoietan edo pilulan pentsatzen dugu, edo emakumezkoek eraman behar dituzten beste metodo ugaritan. Hori horrela da, sineste bat dagoelako dioena emakumeek eraman behar dutela haurdunaldia ekiditeko arduraren pisua. Horregatik, metodo gehienak emakumeengan pentsatuak daude. Noski, badago alternatiba maskulino bat kondoiaz gain: basektomia. Irtenbide segurua da, azkarra eta itzulgarria, nahiz eta ez dagoen mundu guztia irtenbide honekin ados ebakuntza-gelatik pasatzea exijitzen baitu.

Pentsamolde hau aldatzen ari da ordea. Badakigu gizonezkoek pisu berdina eduki behar luketela antisorgailuen ardurari dagokionez eta horregatik metodo berriak sortzen ari dira. Horietako bat da Indiako Ikerketa Medikuek sortutako injekzioa da. Likido hau zuzenean barrabiletan injektatzen da (anestesia lokala jarri ondoren gune horretan) eta 13 urte inguruko eraginkortasuna du. Basektomiaren etorkizuna da.

300 gizonezkorekin esperimentatu da eta %97ako arrakasta izan du ia albo kalterik gabe. Hori horrela, amaitutzat eman dituzten entsegu klinikoak eta merkaturatzeko prest dagoela produktua uste dute. Halere, oraindik Indiako Sendagaien Kontrolerako Agentziaren iragazkietatik pasatu behar du. Prozesu honek sei hilabete inguru iraungo dituela kalkulatzen da produktuaren kalitatea bermatzeko.

Agentzia pozik agertu da emaitzarekin eta uste du iraultza txiki bat suposatuko duela. Batetik emakumeek jasaten duten arduraren karga murrizten lagunduko du (Indian oso oldarkorrak diren antisorgailuak erabiltzen dituzte emakumeen %36ak, gizonezkoen %0.3ren aurrean). Bestetik, antisorgailu metodoak bikoteen %53.5k bakarrik erabiltzen dituzten herrialdean injekzio bakarrarekin 13 urtetako eraginkortasuna bermatzen dizun metodo bat eskura edukitzea sekulakoa da kondoiak erosteko baliabiderik ere ez duten familientzat.

Injekzio hau ez da gizonezkoentzako metodo bakarra. Laborategi berdinean gizonezkoentzat pilulak sortzeko lanean ari dira eta lehen frogak gaindituak dituzte. Halere, hemendik 10 urtera arte ez da merkaturatuko kontrol gehiago pasa behar dituelako, oraingoz albo kalte ugari baititu.