Temporal

Zaleen eskaria edota interes ekonomikoak tarteko, ohiko bilakatu da kultuzko taldeak desagertu ostean, konpilazioak edota arrastran gelditu diren bitxikerien bildumak argitaratzea. Isis ere ez da atzean geratu eta hamahiru urteko ibilbidean zehar armairuan gordeta gelditu zen guztia disko bikoitz batean biltzea erabaki du. Musikaz aparte, bideo formatuan zeukaten guztia ere DVD batean pilatu dute taldearen azken hasperen honetan: demoak, beste talde batzuen egokitzapenak edota abesti batzuen bertsio alternatiboak aurki ditzakegu. Aipatzekoak 20 Minutes / 40 Years abestiaren aldaera akustikoa edota Black Sabbaten Hand of Doomen kantaren bertsioa. Jarraitzaile sutsuenentzako.