Telluric

2009-2013 bitartean ateratako bost EP bikainen bidez reality izar soil izatearen estigma gainetik kentzea lortu du. Honela, lehen lan luzean alde esperimentalari bidea ireki dio. Apurtzailea da, ohikoa duen folk minimaletik aldentzen da (Good to be alone zoragarria salbuespen) jazz eta soul erritmoetan barneratzeko. Hala ere, ez da arrotza suertatzen, bere ahots zirraragarria baitugu bidaide. Hasieran apur bat desaprobetxatua dagoenaren sentsazioa izan baldin badut ere –normalean baino tonu apalagoan abesten baitu–, azkenerako lanak helarazten duen atmosfera atseginak harrapatu nau ezinbestean.