Telelanean bakardadea nola jasan

Telelana erosoa bada ere, pertsona askok euren bizitza sozialaren zait handi bat galdu dute horrekin. Nola ordezkatu harreman falta hau?

Covid-19ak behartuta, pertsona asko etxetik lan egiten hasi dira. Espainiar Estatuan egin den galdetegi baten arabera, 2018an %4,8ak egiten zuen telelana. Pasa den martxotik berriz kopuru hauek hazi egin dira eta enpresetan telelana %80 igo da. 

Etxetik lana egitea gustatzen zaien pertsonentzat albiste bikaina izan da hau, izan ere, bidaietako denbora eta gastuak aurrezten dituzte, bizitza familiarra bateratzen lagundu die... eta beste hamaika abantaila ere baditu. 

Pertsona guztiek ez dute horren modu positiboan bizi aldaketa ordea. Askorentzat, bulegora edo lanera joatea ordu batzuk bete eta lana egitea baino zerbait gehiago zen. Bizitza sozial bat zuten bertan, non euren bizitza pertsonalaren zati handi bat betetzen zen eta orain galduta geratu da bizitza zait hori telelanaren erruz.

Lan leku fisiko bat partekatzeak giza harremanak elikatzen ditu ezinbestean, eta horiek modu birtualean sortzea oso zaila da. Lanak, beste mota batetako elkartze sozialak bezala, pertsonen afinitatea sortzen du eta harreman sozialak estutu. 

Eguerdian elkarrekin jatera joatea, edo lana amaitu ondoren trago batzuk hartzea edo etxera bueltan autoa partekatzea bezalako ohiturak baztertuak geratu dira. Harreman gabezi honek pertsona askori ondorio negatiboak eragin dizkie.  Psikologo batzuen ustez bulegora ez joatean motibazioa galtzen da. Motibazio falta hau apatia, bakardade, aspertze eta neke sentimenduekin batera azaltzen da. 

Telelana modu negatibo edo positiboan bizitzea baldintzatuko du adinak, nortasunak edo familia egoerak. Pertsona kanporakoei gogorragoa egingo zaie telelanera egokitzea adituek diotenez, barnerakoiek berriz modu positiboan bizituko dute. 

Telelana ahalik eta hobekien eramateko 12 pauta
Etxean geratu diren langile askok burn out izenez ezagutzen den sindromea jasan dezakete. Nekatuak sentitzen dira, erreta eta tokatzen zaiena baino lan gehiago eginez kaleratzeak egon direlako. Honi guztiari, telelanaren baldintza bereziak gehitu behar zaizkio. Zer egin ondorio negatibo hauek hobeto erabateko?
-Sarera konektatzen garen momentuak kontrolatu: deskonektatzen ikasi beharra dago.
-Lanean hasteko eta bukatzeko orduak ezarri. Lankideekin ordutegiaren inguruko akordio batera iritsi.
-Senitartekoekin eta lagunekin loturak mantendu. Lankideekin harremana galdu bada, beste nonbait bilatzea ezinbestekoa da. 
-Ariketa fisikoa egin. 
-Norbere baloreekin koherentzian bizi. 
-Barne komunikazioak sortzeko, hobetzeko eta mantetzeko baliabideak garatu.
-Komunikazio kateak hobetu sentimenduak partekatuz, adibidez. 
-Estresa kudeatzeko pautak ezarri. 
-Beste lankideei babesa eskaini. 
-Nagusiekin feedback-a ezarri, motibazioa galdu ez dadin.
-Ordutegia bete, eta ekidin egun osoa konektatua egotea.
-Ordu asko eserita egotea ekidin, bilerak zutik eginez adibidez, edo aire librean. Honek gainera irudimena eta sormena estimulatzen ditu. 

Horiek adituek aipatzen dituzten pautak, ondoren, norbere lanketa ere badago, jarrera positibo bat ezinbestekoa baita.