Telefono gida erdal grafiaz

Gipuzkoako Gobernadore zibilak euskal grafia erabiltzea debekatu zuen 1937an. Izenetan “abertzaletasunak mitifikatutako” zeinu ortografiko jakin batzuk debekatzea agindu zuen: “tx” hizkia, esaterako. Ondorioz, garai hartako telefono gidako zenbait taberna eta etxeen izenak —“Etxe” edo “Txoko”, esaterako— erdal grafiaz idatzi behar izan zituzten.