Telebistako aurkezle hau ez da gizakia!

Txinan adimen artifizialeko aurkezleak jarri dituzte martxan; zientzia fikzioa gainditu dugu!

Albiste txarrak ditugu telebista aurkezleentzat. Adimen artifizialak beren lanpostua ordezkatzera datoz. Dagoeneko errealitate dira, eta Txinan hasi dira erabiltzen; beldurgarriena? Benetakoak dirudite!

Ikusten duzuenez, ia ezinezkoa da benetako pertsona bat eta adimen artifizialeko izaki horiek bereiztea. Noski, Txinako Xinhua albistegi katearentzat sekulako pagotxa da asmakizun teknologiko hau; langile artifizialek 24 orduz egin dezakete lan nekatu gabe, ez dira zahartzen, ez dira nahasten eta ez dute kobratzen. Albistegiekin hasi dira, baina zenbat lanpostu ordezkatuko dituzte? Zuk egiten duzuna robot batek egin dezakeela uste duzu?