Tekila desagertu daiteke!

Tekila desagertu daiteke! Adi, zure txupito gogokoenaren azken tragoa hartu beharko duzu laster! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tekila-desagertu-daiteke/@@download/image/shut-tequila-limon.jpg
2018/05/25
berria
Adi, zure txupito gogokoenaren azken tragoa hartu beharko duzu laster!
Tekila desagertu daiteke!

Beharbada ez zenekien, baina munduan gehien kontsumitzen den alkoholdun edarietako bat da tekila. Bere arrakasta horrenbeste zabaldu da, dagoeneko arriskuan dagoela edari hau egiteko erabiltzen den agabe landare mexikarra. Ekoizpen masiboak egungo erritmoan jarraitzen badu, urte batzuetan desagertzeko zorian izango da.

 

AEBak dira tekila esportatzen errege; 2017an 172 milioi litro eskuratu zituzten. Atzetik doa Espainia, 5,3 milioi litrorekin, Alemania 4,6 milioirekin eta Frantzia 3 milioirekin. Baina geroz eta demanda handiagoa egiten ari dira Japonia, Letonia eta Hego Afrika herrialdeak; tekila munduan zehar sakabanatu da. Asteburu honetan beraz, ospatu oraindik gure artean dugula likido preziatua!