Taupada Fest
Jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute martxoaren 7an Trintxerpeko Mogambo aretoan. Zintzilik irrati libreko Wave & Fat, Lepotik zintzilik eta Krash irratsaioek antolatuta, Hondartzako Hondakinak, Al Infierno en Goitibera, Tëodora Barbarië eta Trigger Travis taldeen kontzertuak nagusituko dira 22:00etatik aurrera.