Tambien la lluvia
Sebastian eta Costa protagonistak Cristobal Coloni buruzko film bat errodatzen ari dira Cochabamban, Bolivian. Bertako indigenak ur-sistema pribatizatzeko proiektuaren aurka borrokan ari dira, ordea, eta ondorioz, errodajeak zailtasunak besterik ez ditu izango. Colonek urrea kendu zien; orain ura kendu nahi diete. Iraganak eta orainak, fikzioak eta errealitateak bat egiten dute film honetan. Espainia ordezkatuko du Oscar sarietan.