Talka espazio feminista hustu dute!

Arabako Aleak eta Hala Bedi komunikabideek ezagutzera eman dutenez, Talka Espazio feministara bertaratu da Udaltzaingoa; abenduan okupatu zuten Alde Zaharreko espazioa.

Goizeko 11:00ak aldera hainbat patruila gerturatu dira eta espazioan mugimendurik ez zen momentuaz baliatu dira husteari bide emateko.

Jakinarazi dutenez, bi pertsona atxilotu dituzte: kanpoan babesa helarazten zebilenetako bat, eta Talka barruan zegoen pertsona.
 
Atxilotuez gain, hainbat pertsona identifikatu dituzte, tartean hustearen jarraipena egiten zebilen Hala Bediko kazetari bat.