Taldean bideodeiak egiteko aukera eskainiko du WhatsAppek

Gehienez hiru erabiltzaile konektatu ahalko dira batera, zure lagunekin probatzeko prest?

WhatsAppeko Beta bertsioak berrikuntza berri bat aireratu du; bideodeiak taldean egiteko aukera. Hala, hiru lagunek aldi berean egin ahalko dituzte bideozko deiak; albiste ona, ezta?

 

 

Berritasuna erabiltzaileen eskaeren ondorioz egin dute; dirudienez, geroz eta gehiago dira taldean bideodeiak egin nahi dutenak. Oraindik ez dute argitu noiz egongo den erabilgarri aukera berri hau, baina hasi mugikorrak prestatzen kuadrilla deiak egiteko!