Talde bat duzu? Hemen da Banden Lehia!
Eman izena eta parte hartu!
Banden Lehia Azkue Fundazioak sortutako lehiaketa da, euskal musika sustatu eta talde berriei hauspoa emateko helburuak dituena. Txapelketa honek euskarazko musika sustatzea du helburu eta bandarik entzutetsuena sarituko du.
2018an Banden Lehiako 10. edizioa ospatuko dute; lehiaketak bi fase ditu:
Internet bidezko sailkapena
Lehenengo batean Internet bidez burutzen da sailkapena. Taldeek Interneten izena ematen dute eta musika argitaratuko dute. Taldearen jarraitzaile eta publikoak Internet bidez bozkatuko du. Beraz, taldeek ezagutzera eman beharko dute lehiaketan parte hartzen ari direla eta euren aldeko botoak eskatu.
Boto gehien lortzen duen taldea finalerako sailkatuko da automatikoki.
Epaimahaiak beste hiru talde aukeratuko ditu eta lau talde finalista hauek zuzeneko ekitaldian arituko dira finala egunean.
Zuzeneko finala
Publikoaren botoei esker sailkatutako taldea eta epaimahaiak aukeratutako beste hirurak zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute. Egun horretan bertan erabakiko da zein izango den Banden Lehia 2018ko talde irabazlea.
Emanaldi hori ikusten, publikoa eta epaimahaikideak izango dira. Publikoak zuzenean bozkatuko du eta honen emaitza erabakiaren %40a izango da; beste %60a epaimahaiaren iritzia kontutan hartuta erabakiko da.
Hamargarren edizio honetako finala Bilborocken ospatuko da, azaroaren 17an.
Zer egin behar da parte hartzeko?
Euskaraz jotzen duzuen taldea bazarete, Banden Lehian parte har dezakezue.
Pauso hauek jarraitu:
-
"Parte hartu" botoia sakatu eta zuen taldearen izena eman, agertuko zaizuen inprimakian datuak betez.
-
Zuen taldearen musika argitaratu.
-
Webean 'Bandak' atalean agertuko da zure taldea eta musika zuzenean entzungai izango da.
-
Has zaitezte zure jarraitzaile eta lagunei botoa eskatzen!
Animatu zaitezte! Aurten sariak inoiz baino desiragarriagoak dira!
SARIAK
- 1.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea. 2019ko Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. 2019ko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian jotzea.
- 2.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: Bideoklipa baten grabaketa, edizio eta postprodukzioa.
- 3.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: 2019 Mundaka Festival jaialdian jotzea.
- 4.- Talde irabazleak honako sariak irabaziko ditu: 500€ baliodun diru-txekea.