Taking off

Behin eta berriro doinu ilunak datorzkigu Bartzelona aldetik. Warchetype edo Evil Horse taldeek darabilten doom-aren ahaide den stoner estiloan mugitzen da Mindust. Kyuss gogora dakarten ahots eta soinu astunek bidaia zoragarria proposatzen digute. Zazpi abestitan zehar, tarte lasaiak abeslariaren indarrak gidatutako intentsitate handiko zatiekin txandakatzen dira, apokalipsi musikal batekin amaituz. Euren lehen lana dute Taking off, goitik behera autoekoitzia, grabaketaren, nahasketaren eta masterizazioaren pisu handiena Jordi bateria joleak eraman baitu.