Take it back, take in love, take in over"
1984an, The crew izeneko lehen disko espidiko-melodikoa kaleratu zuen 7 Seconds taldeak, eta oker ez banago, honakoa hamairugarren diskoa dute. Euskal Herrian, 80ko hamarkadan sortutako talde askok izan zuten musikari bikain hauen eragina, baina gaur egun, gutxi batzuk baino ez dira oroitzen zazpi segundu hauez. 7 Seconds Renokoak dira jatorriz, nahiz eta euren ibilbidea Californiako B.Y.O. diskoetxean hasi zen (diskoetxe horretakoak dira Youth Brigade, Leatherface, Manic Hispanic
). Garai batean, niri izugarri gustatzen zaizkidan pop kutsuko disko batzuetan, 7 Seconds-ekoek U2ren eragina izan zuten. Aldiz, 28 minutu irauten dituen disko honetako 17 abestiak hardcore-punk hutsa dira. Azkarra eta melodikoa. Ez desengainurik, ez ezustekorik
gitarra azkarrak eta koru bikainak.