Tabula Rasa

Ohetik altxatzeko musika. Erritmo handiko pasarteak eta isiluneak ederki
tartekaten dituzte. Lelo melodikoak abesten dituzte zati metaleroenekin, eta horrela, kontraste bikaina sortzea lortzen dute. Ahots guturalak indartsuagoa egiten du mezua. Gitarra solo-ak ere jotzen dituzte. Lehenengo abestitik hasita amaierara bitartean osotasuna gailentzen da. Hitz bakarrean esanda: Indarra. Thrashmetal eta hardcorearen arteko nahasketa bat egiten dutela diote. Hala ere, nik kaña hitzarekin laburbilduko nuke Tabula Rasa izeneko diskoa. Lekeitiarrek badakite rockeatzen. In Tempore abestian Su ta Garreko Aitor Gorosabelen laguntza izan dute ahotsean.