Tabakorik ez argien hirian
New Yorkeko Udalak 18 urtetik 21 urtera pasatu nahi du hirian tabakoa erosi ahal izateko gutxieneko adina. Uste dute, horrela, 18 eta 20 urte bitarteko erretzaile kopuruak %55 egingo duela behera. Michael Bloomberg alkateak tabakoaren aurkako gerra irekia abiatu zuen 2002 urtean, eta koktel eraginkorra izan da berea: bulego, jatetxe, taberna, plaza nahiz hondartzetan erretzeko debekua ez ezik, zergak igo ditu zigarro kaxen prezioak puzteko; jatorrizko balioari 5,85 dolarreko karga gehituta, hamabi dolarretan erosten dituzte kaxak hiritarrek, bederatzi euro inguru.